Ongi etorria teknologia berriei buruzko nire lehen bloggera

lunes, 26 de abril de 2010

Eskola 2.0

Jakintza gizarte aurreratuetan sortzen da, sarritan, pertsonaren eta makinaren elkarreraginez. Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean. Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du. Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen dugu, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago. Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak egongo dira. Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da. Berritzeguneetako aholkulariek prestakuntza hori ematen dihardute, ikastetxeek material informatikoa jaso baino lehenago. Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartu dira.

Teknologia eskolatan sortutako 3 aldaketa

Teknologia berriak gaur egungo irakaskuntzan aldaketa nabarmenak ekarri ditu. Adibidez, eskola askotako klaseetan arbela digitalak erabiltzen dira, klarionekin erabiltzen diren arbelak erabili beharrean. Irakasle eta gurasoen arteko harremanak aldaketa izugarria izan du: gaur egun beraien arteko mesuak modu elektronikoan bidaltzen dira. Ez dago zertan nota edo papertxoen bitartez ibili behar. Umeek txikitatik ordenagailuak erabiltzen ikasten dute. Lehen bakarrik nagusiak zirenean eta hautazko moduan ikasten zen. Gaur egun, txikitatik geletan ordenagailuak dituzte eta ordenagailu txokoa dago. LH informatika bai ingeles edo euskera ikasteko erabiltzen dute eta informatika bera, ikasgai bezala dute. Hauek dira burura etorri zaizkidan hiru aldaketa baina beste hainbat daude.

martes, 20 de abril de 2010

2 bideoen konparaketa: konpetentzia digitala 1 eta 2

Bideo honetan interneten bidez, edozein lekura heldu gaitezkela dio. Edozein motatako informazioa lortu eta guk igo dezakegu. Aldi berean edozein gauza egiteko ahalmen hau kontrolatu behar da, neurtu behar da zer jartzen dugun, non jartzen dugun. Askotan orrialde batetara heltzerakoan, sartu eta ezer irakurri barik gure datuak sartzen ditugu. Guztia ondo irakurri behar da eta kontrolatu non eta zer jeitzi edo igo egiten dugun. Tranpa edozein lekutan egon daiteke.

lunes, 19 de abril de 2010

Ingelesa Ikasketeko materiala

Web orrialde batzuk aukeratu ditut bertan ingeleseko material interesgarria agertzen delako. Edozein nibelantzako ariketak, listening, vocabulary..... denetarik. Horrialde batzuk besteak baino errezagoak dira lan egiteko. Errezago heltzen zara nahi duzun ariketara eta ez zara orrialde batetik bestera ibili behar ariketak bilatzen. Berehala aurkitzen duzu ariketa edo behar duzuna. Orrialde batzuk nahiz eta umeentzako izan, ez dituzte ez irudi ez marrazki ez ezer. Ez da ikusteko atsegina. Nahiz eta material ona eduki, bistatik ez sartzeagatik, orrialde hori ez erabiltzera eraman zaitzake. Edukia nahiko argi dago orrialde guztietan sailkatuta. Norentzako den bilatu behar duzu lehenengo eta materiala norentzako izango den jakinda, erresa da behar duzuna aurkitzea. Orrialde batzuetan nor den egilea agertzen den, gehienetan hobeto esanda. Noizbehinka bai aurkitzen duzu izenik gabeko materiala.

miércoles, 14 de abril de 2010

Netiketa eta sarearen erabilera etikoa

Internetara edozein sartu daiteke eta edozein gauza idatzi dezake. Kontuz ibili behar gara gure datuak edozeini ematen. Egon daitezkeen tranpak kontrolatzeko Nitiketa sortu zen. Naiz eta araudi antzeko bat egon, ezin daiteke kontrolatu nork eta zer motatako informazioa eskeintzen den. Besteak errespetatu behar ditugu eta kontuz ibili behar gara gure datuak edozein lekutan ematen.

martes, 13 de abril de 2010

Informazio edo Jakintzaren sozietatea?

Gaur egungo sozietatea, informazioaren sozietatea da. Informazioa alde guztietatik dator, baina, informazio asko edukitzeak asko dakizula esan nahi du? Ez. Informazioak ez du jakintza ematen. Hezkuntzak informazio hori bideratu eta jakintza bihurtzea izan behar du helburu. Bien arteko zubia izan behar da.

miércoles, 24 de marzo de 2010

Remove

Bideo honetan gauza oso garrantzitsu bati buruz hitzegiten digute. Gaur egun oso arduratsu gabiltza gure buruari buruz dagoen informazioa pribatuki mantentzen. Horretarako edozein lantegi, organismo edo beste motatako tokian apuntatzerakoan, lehenengo sinatzen dugun gauza "confidencialidad" araudia da. Bankuan, bidai agentzian, telefonoa kontratatzerakoan.... baina ez gara konturatzen, gure datu guztiak lantegien artean konpartitzen direla. Telefonoaren bitartez, edozein pertsona aurkitu daiteke sateliteen bidez. Gaur egun dauden aurrerapenekin dena dago denen esku nahiz eta guk pentsatu ez dela horrela.