Ongi etorria teknologia berriei buruzko nire lehen bloggera

lunes, 26 de abril de 2010

Eskola 2.0

Jakintza gizarte aurreratuetan sortzen da, sarritan, pertsonaren eta makinaren elkarreraginez. Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean. Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du. Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen dugu, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago. Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak egongo dira. Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da. Berritzeguneetako aholkulariek prestakuntza hori ematen dihardute, ikastetxeek material informatikoa jaso baino lehenago. Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartu dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario