Ongi etorria teknologia berriei buruzko nire lehen bloggera

miércoles, 3 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea. Fenomeno bera deskribatzeko hainbat izendatze mota saiatu badira ere, zalantzarik gabe, mundu mailan Informazioaren Gizartea izena zabalduena da mendeko azken bi hamarkadetako iraultza sozial eta kultural bereziena adierazteko, nahiz eta fenomeno honek XXI. mendean lortuko bide duen hedadura osoa. Informaziorako sarbidearen globalizazio hau, dakartzan era guztietako ondorioekin, teknologia berriak Informatika eta Telekomunikazioen alorretan aplikatzetik dator, horiek munduko edozein aldetako hainbat jardueraren sektoreei buruzko informaziora iristeko modu eroso eta azkarra bideratzen baitute, teknologia alor biotan ezagupen berezirik behar ez delarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario