Ongi etorria teknologia berriei buruzko nire lehen bloggera

lunes, 8 de marzo de 2010

Prometeus: the media revolution

Bideo honetan ikusten da teknologia berriak gizartearen jaun eta jabe egiten ari direla denbora nahiko laburrean. Gure gizartea teknologia berrietara moldatzen ari da, lehengo tresnak alde batera utzirik. Bideo ikusi dudanean Adolf Huxley-ren "un mundo feliz" etorri zait burura. Idazle britaniar honek 1932. urtean, bere liburuan gure geroa makinen eskuetan zegoela idatzi zuen. Liburu hori "profecía" antzeko bat da nire ustez. Teknologia berriei limiteak jarri behar dizkiogu bestela gure bizitzak beraien menpe izango ditugu azkenean. "Demolition man" (1993an Sandra Bullock eta Silvester Stallone-k egindako filmea) eta Avatar (2009an James Cameronek grabatutako filmea) etorri zaizkit burura; lehenengo filmean makinak gure ametsak eta guzti kontrolatzen zituzten; bigarrenean mundu erreala eta gizakion avatarrak nahastatzen dira. Gizartearen eta teknologia berrien arteko harremanaren adibideren bat gure bizimoduko edozein eskinean aurki dezakegu: liburu elektronikoak, agenda elektroniak eta dagoeneko hauek ipod-arengatik ordezkatu dira, kateako ekoizpenean pertsonak ordenadoreengatik ordezkatu dira..... beste hainbat adibide ditugu. Eskolak ezin dezake askorik egin nire ustez. Ikastetxetan informatika ematen da ikasgai bezala eta oinarrizko ikasketak irakasten dira. Gaur egungo umeeak tresna edo makina pilo dituzte: X-box, Wii, telefonoak....txikitatik etxeetan teknologia berriak sartzen zaizkie, beraz, ikastetxeetan guk ezin dezakegu askorik egin horren kontra. Gurasoak liburuak erosi beharrean ordenagailuak erosten dizkiete. Gizarteak teknologia berriak eskatzen ditu eta konturatu gabe, beraien menpe jausten ari gara. Azkenean, bideoan agertzen den bezala: gure oroimenak ordezkatuko dizkigute!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario